EPIKURO: MENEZEORI GUTUNA
1.
1. Filosofia zoriona nondik datorren hausnartzea da. Zoriona daukagunean ez dugula besteen beharrik sentitzen dugu, eta falta dugunean ez daukagula ezer. Hortaz, adinak ez dauka garrantziri, gazteak zein zarrek filosofatzen ahal dute.
2. Garai hartan uste zen jainkoak gizakien bizitzan parte hartzen zutela, zerbait gaizki egin ezkero, zigortuak izanen zirela. Honela Epikuroren arabera jainkoak esistitzen dira, baina ez dira guk pensatzen ditugun bezala. Ez eman errurik berari, heriotzarengatik eta zorion ezagatik.Haiek izaki bizidun, ezhilezkor eta zoriontsuak dira.
3.Heriotzari garrantzia kendu behar zaio , minari beldurra diogulako eta heriotza minaren eza delako. Honela ere, gu bizi garenan ez dagoelako eta hiltzen garenean gu ez gaudelako.
4.Jakintsua denak ez du heriotza maite eta ez dio heriotzari beldurrik, bizitzak bere xarma daukalako eta hiltzen garenean ongi hiltzea berdina delako.
5.Etorkizuna ez da gurea, ez dugu itxaron behar ailegatzea zihurki ezta ez dagoela gure esku ere pentsatzea. Badira plazer naturalak eta beharrezkoak, gorputzaren osasuna ekartzen dizkigutenak. Beste batzuk naturalak eta ez beharrezkoak direnak, zoriona ematen dizkigutenak. Azkenik, ez naturalak eta ez beharrezkoak ere badira, neurri txikian izan behar ditugunak dira. Minik ez daukagunean ez dugu plazerraren beharrik ikusten, plazerra zoriontsu bizitzea
zoriontsu bizitzea adierzten digu. Berekin gauzak hautatzen ditiugu. Batzuetan oinazea nahiago dugu gero plazerra erakargarriagoa eta handiagoa egiten delako.
6.Bakoitzak daukagunarekin konformatu behar gara, honeri buruaskitasuna deritzo. Adibidez, luxurik gabeko otordu batera ohitzea osasunerako ona da. Honela gizakia arriskuan dagoenean hobeto moldatzen da.
7.Plazerra gure helbuutzat jotzen dugunean, sufrimendu fisikoaren eza eta arima nahasita ez egotea esan nahi dugu. KOntran parrandak eta otordu aberatsak ez dute bizitza zoriontsurik sortzen. Zuhurtzia zoriontsauna lortzeko kontzepturik garrantzitsuena da, filosofia baino garrantzitsuagoa dela esan dezakegu. Braz adimenarekin zoriontasuna lortzen dugu.
8.Jainkoei beldurrik izan nahi ez badio, ez heriotzari ore. plazerra lortzeko mugak hor dauden jakiteko Epikurok bere aholkuak jarraitzea esaten dio, hau da, filosofa bat izatea proposatzen dio.
9. Zortearen bidez ez da ongia ez gaizkia aurkitzen zoriontsua izateko. Baliogarriagoa da zorte gabe, zentzuz pensatzea, zorte ina zentzurik gabe pensatzea baino. Ondorioak okerragoak izango baitira.
10. Aholku hauek jarraituz gero, ez duzu arimaren nahasketarik sufrituko. Inor ez bezala biziko zara
bloga. 14. tratu txarrak. (zuzenketa)
Hace 17 años

Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar